Jabaripublikoarenegoera
@creativecommons ia egunero erabiltzen dut... ez dut zu gabe bizi nahi.
Ongi etorri
Creative Commons erakunde nagusia da partekatze mugimendu globalean. Creative Commons lizentziak sortu, mantendu eta sustatzen ditugu; doakoak, internazionalak eta erabiltzen errazak diren lizentziok, partekatzeko eta berrerabiltzeko orduan estandarrak dira.
Nazioarteko komunitatea osatzen duten hezitzaile, aktibista, zientzialari, abokatu eta sortzaileak akuilatzen ditugu jabari publikoaren (Commons) onurez jabetu daitezen. Jabari publikoa aurkitzeko errazagoa, erabilgarriagoa eta nonahiko komunitateekin konektatuagoa izan dadin funtsezko tresnak sortze ditugu.
Azken urteak eraldatzaileak izan dira Creative Commonsentzat. 2015ean estrategia berri eta asmo handiko bat ezarri genuen, jabari publiko kitzikagarri eta erabilgarri bat sustatzea. Helburua, gure proiektu teknologikoek eta gure komunitate kementsu eta langileak hauspotzen dute. CCren ekimen guztiek helburu berdinaren alde lan egiten dute, jabari publikoaren potentziala gure komunitateen lanaren bitartez zabalduz.
2017an, orain arte egin dugun goi-bilerarik handiena egin genuen, gure komunitateak antolatuta eta babesle eta dohaintza-emaile berriekin. Zuen laguntzarekin, sare globala osorik birdiseinatu genuen prozesu handi, parte-hartzaile eta global baten bidez. Gure garatzaile talde berriak CC Search beta sortu du eta emaitzak handitzeko babesle berriak lortu ditu.
Ziurtagiri-programa arrakastatsu bat jarri genuen martxan, mundu osoko liburuzain eta hezitzaileen eskariak jaso dituena. TPParen aurka eta Europako copyright erreformaren aurka borrokatu ginen, eta tokiko gobernuek hezkuntza irekiaren aldeko politika ezartzen lagundu genituen.
CCren helburuak etorkizunerako anbizio handikoak dira: edonori hezkuntzara sarrera berdina izatea, gaixotasunen sendabideak aurkitzeko berrikuntza azkartzea, artean eta kulturan lan zoragariak inspiratzea, eta kultura eta komunitateen artean konexio sakonagoak sortzea. Gure lan-eredua erabat irekia da, komunitatea erdian duena.
Partekatzeak eta elkarrekin lan egiteak sarearen potentziala zabaldu dezakeela sinisten dugu, eta garrantzitsuagoa dena, parte hartzen duten norbanako guztien potentziala ere.
Talentua duten, inspiratuta dauden eta ausartak diren hainbat gizaki jabari publikoa argitzen eta zabaltzen ari dira eta ni pribilegiatua sentitzen naiz beraiekin egunero lan egiteagatik. Beraien hainbat istorio ikusiko dituzu urteko txosten onetan —eta hau mugimendua hain boteretsua egiten duen jendearen portzentaje txiki bat besterik ez da.
Esker onez,
Ryan Merkley
CEO, Creative Commons
2017a aldaketen urtea izan da Creative Commonsentzat
Lagundu Creative Commons gaur
Eman sostengua hezkuntza irekian, politika irekietan, politika irekietan eta ezagutzaren sarrera unibertsalaren aldeko gure proiektuei.
Datuak
1.400
milioi
Creative Commons lizentziadun lanak
CC lanak partekatzen dituzten plataforma nagusiak
415,1 milioi
49 milioi
46,7 milioi
40 milioi
36,9 milioi
28,7 milioi
6,6 milioi
3,1 milioi
2,7 milioi
2,3 milioi
1,2 milioi
740.896
556.126
200.000
114.969
Gure Mugimendua
munduan zehar
104 ordezkaritza sei zonaldetan
- Ipar Amerikan: 2
- Latinoamerikan: 16
- Europan: 42
- Afrikan: 7
- Arabiar munduan: 6
- Asia-Pazifikoan: 30
Search
CC Search 2017an gehien erabili zen estatuak:
Hizkuntza erabilienak 2017an:
Ingelesa
Gaztelania
Portugesa
Alemaniera
Frantsesa
Partekatuenak sare sozialetan:
Ba al zenekien?
Europeana bildumak lizentzia irekiekin diseinatutako eta lizentziatutako 42 eguzkitako betaurreko erakusten ditu, hauetako batzuek itxura txoroak dituztelarik.
‘The Kiss’, eguzkitako betaurrekoak. Egilea: Oliver Goldsmith Eyewear, 1958. Victoria and Albert museoaren eskaintza. Lizentzia: CC BY
Tresnak
Teknologia, aurkikuntza eta kolaborazio tresnak
Jabari publikoa eguneroko jardunean aurkitzen errazagoa izatea helburu handia duen talde gero eta handiagoa. "Jabari publikora ataria" eraikitzen dihardute, CC Search berreraikiz.
2017ko otsailean CC Bilaketa prodiktua kaleratu genuen, hedabideek eta erabiltzaileek poztasunez "jabari publikorako ataria" bezala definitu dutena. 2017an zehar irudi gehiago eta ezaugarri gehiago gehitu genizkion eta taldea ere haziz joan da. Produktu Ingeniaritza Zuzendaria den Paola Villarrealen gidaritzapean, CCko talde teknikoak beste hiru gune garatu ditu: jabari publikoaren egoera, 2018ko goi-bilerako gunea eta ziurtagiriak programa.
Creative Commonsek argazki-bilatzaile berria aurkeztu du iragazkiekin, zerrendekin eta sare sozialekin: Creative Commonsi esker, zure webgunerako irudi aske eta legalak aurkitzea inoiz ez da zaila izan."
Ba al zenekien?
Met Museoko CC0 open access egitasmoaren ondorengo asteetan, bildumako irudien deskarga % 260 igo zen
Assunta Sommella Peluso, Ada Peluso eta Romano I. Pelusoren oparia Ignazio Pelusoren omenez, 2003 CC0
Lizentziak eta tresna legalak
Gure tresna legalek eta lizentziek gure lanaren bizkarrezurra osatzen dute. Urte honetarako hainbat helburu jarri dizkiogu gure buruari tresna legalak sendotzeko eta berauok webean partekatzeko.
2017an CC 4.0 lizentzia-sortaren zazpi itzulpen berriri ongietorria eman genuen – turkiera, frantsesa, italiera, suediera, arabiera, kroaziera eta alemana – eta CC0ren hiru itzulpen berriri –italiera, lituaniera eta suediera. Hizkuntza hauek munduko mintzatuenen artean daude. Itzulpen prozesua komunitateak gidatua da eta gure sare globalak duen eskarmentutik edaten du. CCk duen kudeaketa erantzukizunen barne, CC lizentziak sartuta zeuden hainbat tirabiren jarraipena egin du, hauetako batean lizentzien esanahia egoki ulertzeko laguntza eman duelarik, batez ere EzKomertziala esanahiarekin lotuta. Ezagutu diren kasu hauetako bakoitzean, CC lizentziak indartu eta era egokian interpretatuak izan dira, beraien argitasuna eta sendotasuna erakutsiz.
Horretaz gain, lizentzien laburpenak birdiseinatu genituen itxura modernoa eta freskoa emanez, Unicode-n onartuak izateko eskaera egin genuen (2018an onartua) eta Termination of Transfer tresna kaleratu genuen (AEBtarako). Azken honi buruz informazio gehiago irakur dezakezu beherago. Unicode estandar informatikoan onarpena lortu izana gure portfolio sendoarentzako ekarpen bereziki kitzikagarria da – sortzaileek beraien lanen CC lizentziak testu bidezko ikonoekin adierazi ahal izango dituzte eta erabiltzaileek lan horien aitortzak ere ikonoekin modu erosoan egin ahal izango dituzte. Eskola lanen eta datuen aurreinprimaketa politikak garatzeko foroetan ere parte hartu dugu eta garapenean dauden produktuentzako erakunde arteko laguntza eman dugu, gure markak sustatuz eta babestuz.
RightsBack.org
Termination of Transfer ("ToT") tresna Authors Alliace eta Creative Commonsen arteko kolaborazio bat da, egileei beraien lanen kontrola lortzea ahalbidetzen diena.
Egileek, tresna honen bidez, eskubide-lagapenen aurreikuspenak egin ditzakete eta horrek editoreek esaten dietenaren aurka, beraiek nahi dutenean beraien lanak modu irekian zabaltzeko aukerak ematen dizkie. Tresna hau egile mota guztiei zuzenduta dago, artistentzat, argazkilarientzat, irakasleentzat zein zientzialarientzat. Oraingoz AEBtako legeriarako bakarrik dago prestatua baina Creative Commonsek tresna internazionalizatzeko planak ditu.
Margorie Merelen argazkia, CC BY
Margorie Merel
Bere burua Paramako jabari publikoaren "apostolua" bezala izendatu duen Margoriri, CCrekiko atxikimendua Zientzia Politikoko bere ikerketa akademikoan hasi zitzaion.
Margorie ekintzaile sutsua izanik, oso azkar bihurtu da CC Sareko parte. Aurten Panamavision telebistan agertu da Creative Commonsen beharraz hizketan eta bere ikerketak bertako zenbait unibertsitatetan. Margorierentzat, "Irakastea eta irakasleekin partekatzea giltzarria da niretzat... hezkuntza sinesten duen mugimenduaren parte izan nahi dut; partekatuz gero gizarte hobeago bat eraiki dezakegu, hezkuntzara sarrera irekia duena. Irakastea maite dut eta CCk nire herrian aldaketa bat egin dezaketenetatik gertu egoteko aukera ematen dit."
CC tresnak eta plataformak
Mundu osoan zehar, commonlariak jabari publikoa ospatzen, eztabaidatzen eta hobetzen ari dira. Gure erabilgarritasun egitasmo berriarekin, jabari publikoaren fase berri bat bultzatzen ari gara – partekatzea are errazagoa bihurtzen duena.
Urte hasiera zirraragarria izan genuen Met Open Access ekimenarekin, eta ondoren erabilerraztasuna CCn fase berri batean sartu da. San Franciscon, New York DCn eta Tailandian izan ditugun ekitaldi handietan CC plataformekin gai hau sakondu dugu egileekin artistekin, teknologoekin eta gehiagorekin.
Met Museoak 'Open Access'ekin egin duen operazioa digitalarekin, asmorik onenak dituen proiektua eskuratu du"
Ryan Merkley, Katherine Maher eta Mark Surman “Big Open”i buruz eztabaidan MozFest 2017n, Londonen CC BY-SA 4.0
Big Open
"Erakundeak bezala, etorkizuna ulertzeko prozesuak burutu berri ditugu. Niretzat interesgarria dena denok antzeko lekura heldu garela da, gauza berera begira." – Katherine Maher, Wikimedia fundazioko zuzendaria, 2017
Big Open delakoaren kide bezala, beste erakunde ireki batzuekin batera, Jabari Publikoaren aldeko elkartasun mugimendua sustatzen dihardugu.
2017ko abuztuan ospatu zen Wikimanian hainbat mugimendu biltzen zituen olatua eratu zen. Mugimenduko gure beste kideekin batera, batez ere Wikipedia fundazioa eta Mozilla, komunean ditugun balioak bultzatzen ari gara jendea ekintzetan parte hartzera animatzeko. CC Poloniako Alek Tarkowskik dioen bezala, "norbanako bezala, hainbat txapel daramatzagu aldi berean". Big Open ekimenarekin gure komunitateek proiektu eta erakunde desberdinetan elkarlana egitea bilatzen dugu.
Egilea: Scann. Lizentzia: CC0
Scann + Open GLAM
"CCk okerra eta injustua iruditzen zaidan mundua aldatzen laguntzeko beta eman dit. Ezagutza guztia denen eskura izatea nahi dut eta CCk lorgarria dela sentiarazten didan tokia eskaini dit." - Evelin Heidel (Scann)
Gure mundu-mailako komunitateko kide osoa eta denbora asko daramn Evelin Heidel (Scann) Argentinan Open GLAM sustatzen dihardu eta dibertsitatearen eta inklusioaren aldeko gure sareko ahots indartsua da.
CCko kide bezala, Scann-en ekarpenak Jabari Publikora asko eta zirraragarriak izan dira: Argentinako erakundeetan DIY Liburu Eskanerrak muntatu eta instalatu zituen jabari publikoan zeuden liburuak askatzen laguntzeko, 2013ko goi-bilera antolatu zuen Buenos Airesen, eta 2012an Librebus proiektua antolatzen lagundu zuen. Orain, lagun talde batekin batera, Argentinako egileen jabari publikoko datu-basea mantentzen dabil.
Gogo-pizgarria da jendea zein sortzailea den ikustea Met-ekoa bezalako bilduma bat beraientzat eskuragarri jartzen duzunean, mugarik gabe erabili, partekatu eta nahas dezaten.
‘Houses with Red’ Egilea: Charles Demuth 1917. Lizentzia: CC0.
Ziurtagiriak
Mari Moreshead CC BY
CC Ziurtagiriak, Hezkuntza Irekiko Baliabide bezala sortutako ikastaroa da, 2017an martxan jarri zenean mundu irekiago bat bilatzen duten 50 liburuzain eta irakasleren laguntza izan zuena.
Bi urteko lanketa baten ondren, 2017an, Creative Commonsek CC Ziurtagiriaken curriculuma prestatu du, liburuzainei eta hezitzaileei zuzendutako online ikastaroa, CC lizentziak eta egile eskubideen inguruko heziketa beraien erakundeetan sartzen laguntzeko. Ikastaroaren arrakasta ikusita ikastaroa beste lanbide batzuetara zabaltzeko prestaketetan dihardu taldeak – izena eman zuten 420 pertsonetatik 50ek betetzen zituzten eskatzen ziren baldintzak. Ikastaroa osatzeaz gain, lehen ikasle taldeak aurkeztu zaizkien material eta edukien ebaluazioa egin zuen astero-astero, ikastaroa hobetzeko baliagarria izango dena.
Komunitatea
Mundu-mailako sarea
2017an, komunitateak gidatutako estrategia berrikusi dugu Mundu-mailako CC sarea antolatzeko, talde-lana egiteko eta partekatzeko mundu-mailan.
Aurten lau antolaketa lantalde eratu ditugu mundu-mailako sarerako: copyright erreforma, hezkuntza irekia, GLAM eta komunitatearen garapena. Plataforma hauek CC Sareari ikuspuntu berri bat eransten diote. Prozesua bi urtekoa da eta CC komunitateko dozenaka kide ari dira aurrera eramaten.
Ez dago tresna hobeagorik tresna bera erabiltzen duen jendea baino."
Goi-bilera
Creative Commons goi-bilera orokorra 2017 Sebastiaan ter Burg CC BY 2.0
Partekatzea eta jabari publikoa: zer hurrengo? Goi-bilera orokorra, jabari publikoaren gure urteko jaia, irekiaren alde dauden mundu osoko aktibistek bilatzen duten zita bihurtu da.
400 commonlaritik gora, 60 herrialde desberdinetatik etorriak, Toronton bildu ziren asteburu zoragarri batean. Bertan, saretu eta CC Sare Globalaren etorkizuna planifikatzen aritu ziren. Aurtengo bileran inoiz bainoa ikasle gehiagori eman genien ongietorria, 90 inguru – parte hartzaile guztien ia laurdena. 100 bat sesio izan ziren, internazionalki ezagunak diren 4 aktibistaren hitzaldiak, 5 txango eta 200 librako pisua duen Palmyra Tetrapylon-en 3Dko erreplika ikusgarria, re:3D eta #NEWPALMYRA proiektuek aurkeztua.
Ken Bauer 2017/365/284 Uncommon Women CC BY-NC-SA 2.0
UnCommon Women
UnCommon Women egitasmoaren barnean, CC Kanadako partaide ezaguna den Kelsey Merkley-k bilerara joan ziren partaideei koloretako liburu bat banatu zien, jabari publikoak duen emakume ernagarrienen aurpegiekin osatuta.
Kelseyren hitzetan, "UnCommon Women hasi nuen irekieraren aldeko mugimenduan dauden hainbat emakume indartsu, bikain eta lanpeturen ahotsa osenago entzun zedila nahi nuelako, eta nonahi aurkitzen dira, liburutegietan, CCn, Mozillan, unibertsitateetan eta Wikipedian."
Bilatzen duguna dirudiena baino sakonagoa da – toki hau hartzea borroka sinboliko bat da, digitalki bada ere, Siriar herritarrak eta beraien identitate kulturala askatzeko."
Creative Commons goi-bilera 2017. Egilea: Sebastiaan ter Burg. Lizentzia: CC BY 2.0
Politika
Aldaketa-politika progresiboak sustatzen ditugu, egile-eskubideak publikoki berrituz, ikerketa zientifikoetara eta hezkuntza materialetara sarrera irekia sustatuz, sareko neutraltasuna babestuz eta copyright legeak era garden batean negoziatzera deituz.
Aurten bakarrik 40 blog bidalketa eta artikulu baino gehiago argitaratuta, sarean garrantzia gehien duen gaiaren inguruko eztabaidan ezinbesteko ahotsa gara – eta Kide Globalen Sarearekin gero eta indar gehiago dugu. Aurten elkarrekin lan egin dugu copyrightaren inguruko analisi adituak sortzeko. Lantalde eta koalizio esanguratsuekin elkarlana egin dugu, adibidez Communiarekin, eta eta ekitaldi eta hitzaldi garrantzitsuetan parte hartu dugu, adibidez Mozilla Festivalen, Rightsconen eta WIPOn.
"Feministas Desorganizadas" jardunaldiko "Ciberactivismo feminista" hitzaldiko argazkia. Egilea: Celeste Korol. Lizentzia: CC BY-SA 2.0
Mariana Fossatti
"Esparru zabal batean jardutea ahalbidetzen didan komunitatea bateko kide izatea gogoko dut: aktibistak, artistak, politikariak, liburuzainak, irakasleak, ikasleak, akademikoak eta kazetariak. Denek dute komunean mundu zuzenago baten alde borrokatzen dutela eta justizia-sozialean interesatuta daudela." Marianak kultura librearen aldeko aktibistatzat du bere burua duela hamar urte bere lanentzako CC lizentziak erabiltzen hasi zenetik.
2013an, beste aktibista eta kultura librearen aldeko erakunderekin batera CC Uruguai sortu zuen, gaur egungo Creative Commons komunitaterik aktiboena eta langileena. CC Uruguai, Derecho a la Cultura izeneko erakunde sozialen taldearen parte da. Mariana, beste kide batzuekin batera, proiektu berrietan dihardu, adibidez Autores.uy jabari publikoko lanentzat, Musica Libre bilduma eta egile eskubideei eta lizentziei buruzko jaialdiak eta tailerrak. Azken urteotan, Mariana "Todos ganamos derechos" kanpaina sustatu du, Uruguain copyrightaren erreforma egin dadin. "Mugimendu global baten parte bezala aritzeak, tokian jardutea ahalbidetzen die aktibistei, unibertsitate eta gobernu askorentzat erabilgarriak diren tresnak erabiliz eta baita tokiko liburutegi eta artisten taldeentzat ere", dio Marianak.
Karisma fundazioa, Kolonbia
“Partekatzea ez da krimena!” CC Diego Gómezen alde
"Compartir no es delito!" "Partekatzea ez da delitua!" aldarria mundu osoan entzun zen, gizarte zibilaren erakundea den Karisma fundazioaren ahotik. Hitzok Diego Gómezen aldekoak dira, Kolonbiako zaintza-biologo honek jazarpena pairatu baitzuen ikerketa paper bat online partekatzeagatik.
Beste erakunde batzuekin batera, adibidez, EFF, Derechos Digitales eta SPARC, kanpaina honi sustengu eman genion, ingelesez eta gaztelaniaz bederatzi blog bidalketa idatziz, berauok sare sozialetan zabalduz eta Diegoren kostu legalak ordaintzeko crowdfunding kanpaina bat garatzen lagunduz. Aurten, Diego kargu guztiez absolbitua izan da, partekatzeko eskubidea defendatzeko hiru urteko borroka legalari amaiera emanez.
Ba al zenekien?
PLOS-ek 7.000 editore ditu eta 70.000 peer reviewer baino gehiago urtero, denak CC lizentziekin lanean
Hezkuntza Irekia
Gure Hezkuntza Irekiko lanen ardatzak ondokoak dira: praktika eta politika irekiak, lider berriak aholkatzea, eta hezkuntza irekiko baliabideen sorkuntza- eta adopzio-eredu berriak sortzea.
Aurten, Hezkuntza Irekia proiektuak zenbait helburu lortu izana ospatzen du, besteak beste ondokoak: the 2nd World OER Congress and 2017 Ljubljana OER Action Plan; Cape Town Declaration +10; OER Policy Brief for the Commonwealth; Open Licensing Playbook for Government; hezkuntza irekiko estrategiak Errumanian, Marokon, Hego Afrikan, Kirgizitanen, Eslovenian, Bangladeshen, Nigerian, Saudi Arabian eta beste leku batzuetan; lizentzia irekien politikak Europar Batasunean, British Columbian eta Albertan, eta AEBtan eta departamentu federaletan. Komunitatearekin batera, gure CC Hezkuntza Irekiaren Plataforman 700 kide berri daudela ospatzen ari gara, egunero hezkuntza ireki aurrera eramanez.
CC Tanzania
Tanzaniako CC komunitateak ezagutza legal nabarmena bildu du bere komunitatea hezteko ezagutzara sarrera irekia izateak duen garrantziaz.
Tailerrak, heziketa saioak eta hitzaldiak burutuz eta gertuko erakundeekin talde lana eginez, CC Tanzania ehun kidera heldu da eta sortu duen jarraikako kooperazio sarea Tanzania eta haratago heltzen da. Aurten, heziketa saioak antolatu ditu ikasleentzat, liburuzain gazteentzat eta baita abokatuentzat ere. Open Access eta Open Data proiektuak Afrikan zehar sustatzen ere jardun du.
Amanda Coolidge
"Nik CCko kideak aldaketaren liderrak bezala ikusten ditut eta sinisten dut komunitate honek gure gizartea burutzen ari den eraldaketaren norabidea ezarriko duela."
Amanda Coolidge Hezkuntza Librerako kudeatzaile seniorra da British Columbian eta bigarren hezkuntzarekin zerikusia duten bertako 25 erakundetan hezkuntza librea sustatzen dihardu. Amanda CC Open Education plataformako kidea da eta Twitterreko #500andcounting (orain #700andcounting) traola arrakastatsua hasi zuen. Kanpaina honen helburua Hezkuntza Librea Mugimenduko ahotsei ikusgarritasuna ematea eta ekintzarako deia egitea da, ekimena mundu osoan zabaltzen lagunduz. "CC komunitateko kideen pasioak zoratzen nau", dio Amandak. "Ikuspegien dibertsitatea eta dagoen ezagutza partekatze handia dira komunitate honetara erakartzen nauena. CCko parte-hartzaileak maite ditut, beraiek, nik bezala, ezagutza guztientzat eskuragarri egon beharko litzatekeela pentsatzen dutelako eta informazioa partekatzeak hobeagoak egiten gaituela."
Komunitatea josten
2017ko ekainean martxan jarri zenetik, Komunitateko Ekintzetarako Funtsak munduan zehar 27 proiektu ekonomikoki lagundu ditu 17.000 USDrekin.
Creative Commons mugimenduaren laguntzaile bezala, CCk komunitatean oinarritutako proiektuen finantziazioari lehentasuna ematen dio, adibidez, bilkurak, taldeak eratzeko ekitaldiak, gidaliburuak eta jardunaldiak. Horretaz gain, Afrikako hainbat kiderekin lanean aritu gara Afrikako mendebaldean eta Zimbabwen CC komunitateak hazteko eta Jordanen eta Venezuelan egiten dugun lana indartzeko.
Moh'd El Hafez-en argazkia
CC Jordan
Biziberritutako CC Jordan komunitatea Creative Commonsen jarduerak Arabiar Munduan aurrera ateratzen duen taldea da.
Komunitate lokalean Creative Commons egotearen defendatzaile da CC Jordan eta beste erakunde hauekin batera aktibo dago: Wikimedia Levant, TechWomen, Princess Sumaya University for Technology eta I-Dare erakundea. Aurten, CC Jordan diru-sarrera bila aritu da bere estatuan eta komunikazio tresnekin ere lagundu du. Bileren eta ekitaldien bidez, parte hartzaileen eta boluntarioen sare bat eraikitzen ari dira, publikoki ikusgarritasun ona lortu dutelarik.
Bassel Khartabil-en omenezko dirula-guntzak
2017ko abuztuaren 1ean, albiste zinez lazgarria jaso genuen, gure Bassel (Safadi) Khartabil laguna, 2012tik atxiloturik zegoena, Siriako gobernuak exekutatu berri zuela 2015an desagerrarazi ostean.
Khartabil Internet irekiaren aldeko Siriako palestinar aktibista zen; kultura askearen heroia eta gure komunitatearen kide garrantzitsua. Jabari publikoari egin zizkion ekarpenen omenez, Creative Commonsek eta bere lagunek Khartabilen ondarea jarraitzeko bi ekimen jarri dituzte martxan: Bassel Khartabil diru-laguntza eta Kultura librea diru-laguntza. Urte bat baino gutxiagoan 260.000 USDko fondoak batu ditu kultura librearen aldeko proiektuak laguntzeko eta arabiar munduan komunitate irekien sortzea sustatzeko.
Ba al zenekien?
Wikimedia Commonsek 42 milioi fitxategi baino gehiago ditu, denak lizentzia libreekin.
Egilea: Basotxerri. Lizentzia: CC BY-SA 4.0
Diru kontuak
Gastuak
Gastuak programaren arabera
2016ko auditatutako finantzak
Sarrerak
Sarrerak kategoriaren arabera
2016ko auditatutako finantzak
2016an Creative Commonsek eraldatzailea izan zen 10.000.000 USDeko dohaintza jaso zuen The William and Flora Hewlett Foundation-engandik, zenbait urtetan zehar gastatuko dena CCren lanari sostengua emateko antolaketa-estrategia berrituan.
Eskerrik asko
Creative Commons esker onekoa da gure komunitate globala osatzen duten guzti horiekin; fundazio, babesle eta norbanako dohaintza-emaile guztiak, gure ikuspegia partekatzen dutelako eta beraiei esker gure lan guztia egingarria delako. Creative Commons komunitate osoaren izenean -langileak, bazkideak eta mundu osoko parte hartzaileak-, eskerrik asko!
Aitorpenak
Esker ona ematen diegu sostengua ematen diguten The William and Flora Hewlett Foundation-i eta dohaintzak ematen dizkigutenei, besteak beste, Anonymous, Arcadia Fund, Argosy Foundation, Brin Wojcicki Foundation, Charles and Lynn Schusterman Family Foundation, CouponFollow, eCampus Ontario, Eric Saltzman and Victoria Munroe Charitable Fund, Ford Foundation, Google, Institute of Museum and Library Services, John S. and James L. Knight Foundation, Mozilla, Private Internet Access, Re:Create Coalition, Samuel H. Kress Foundation, Stewart J. Guss, Attorney at Law, eta the Vadasz Family Foundation.
Ondoko norbanako eta erakundeei eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo ‘Jabari publikoaren egoera’ txostenean egin duten ekarpenagatik. Eskerrik asko!
Hazkundeari buruzko datuak
Itzulpenak
Egileei aitortzak
Txosteneko irudi gehienen azpian edo ondoan aitortzak jarrita daude. Txostenean zuzenean aitortuak izan ez diren egiletzak hemen zerrendatzen dira
Creative Commons goi-bilera orokorra 2017 Egilea: Sebastiaan ter Burg, Lizentzia: CC BY 2.0
Creative Commons goi-bilera orokorra 2017 Egilea: Sebastiaan ter Burg, Lizentzia: CC BY 2.0
Argazkiaren egilea Rebecca Lendl, CC BY
Creative Commons goi-bilera orokorra 2017 Egilea: Sebastiaan ter Burg, Lizentzia: CC BY 2.0
Creative Commons goi-bilera orokorra 2017 Egilea: Sebastiaan ter Burg, Lizentzia: CC BY 2.0
Creative Commons goi-bilera orokorra 2017 Egilea: Sebastiaan ter Burg, Lizentzia: CC BY 2.0
CC goi-bilera 2011 Warsaw Egilea: Kristina Alexanderson, Lizentzia: CC BY 2.0
Megan CCrekin egina goi-bileran, Egilea: Jennie Rose Halperin, Lizentzia: CC BY 2.0
terBurgDSCF0489 Egilea: Sebastiaan ter Burg, Lizentzia: CC BY 2.0
KPA_6770 Creative Commons goi-bilera 2017 Egilea: Kristina Alexanderson, Lizentzia: CC BY-SA 2.0
Jane Park 2017ko Creative Commons goi-bileran Argazkia: Sebastiaan ter Burg, Lizentzia: CC BY 2.0
Cable Green 2017ko Creative Commons goi-bileran, Egilea: Regina Gong, Lizentzia: CC BY 2.0
KPA_6833 2017ko Creative Commons goi-bileran, Egilea: Kristina Alexanderson, Lizentzia: CC BY-SA 2.0
KPA_6840 2017ko Creative Commons goi-bileran, Egilea: Kristina Alexanderson, Lizentzia: CC BY-SA 2.0
Noun Project-eko ikonoak
Noun Project-eko Nirbhay-k sortua
Noun Project-eko Eucalyp-ek sortua
Noun Project-eko Prasad-ek sortua
Noun Project-eko Icondesk-ek sortua
Noun Project-eko useiconic.com-ek sortua
Erakutsi aitorpenak eta egiletza aitortzak
Ezkutatu aitorpenak eta egiletza aitortzak
Lagundu Creative Commons gaur
Elkarrekin jabari publiko sortzailea, irekia eta askea eraiki dezakegu.
Zure berri izan nahi dugu!
Bestelakoa esaten den lekuetan ezik, gune honetako edukia Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa lizentziapean dago.